Gure Komunitatea

     Kaixo! Ongi etorri gure “Hamabi tribu”-ren web orrialdera.

     Gure komunitatea Yahxua (Jesus) Jaungoikoaren Semearenganako fedean oinarriturik dago. Bere bizitzak, mezuak eta berpizteak -lehenengo mendean- gizarte berri baten sorrera ekarri zuen:

     Fededun guztiak elkar bizi ziren eta guztia denentzat zeukaten: Beren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen zuten dirua, beharraren arabera. Egunero bildu ohi ziren tenpluan, baina ogia etxeetan zatitzen zuten, otorduak elkarrekin pozik eta bihotz xaloz eginez. (Eginak 2:44-46).

     Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zuenik, baizik eta dena denena zuten. Izan ere, ez zen haien artean behartsurik, zeren lurrik edo etxerik zutenek dena saldu eta salmentaren ordaina apostoluen esku jartzen zuten; eta bakoitzari behar zuena ematen zitzaion. (Eginak 4:32, 34-36).

     Beuden pekatu eta kontzientzi txarretik garbi geratzerakoan gure maisu Yahxuarengandik indarra jasotzen zuten berekoikeria menderatu, eta era hortan elkar maitatzeko.

     Gutako bakoitzak bizitza hori berarekin topo egin dugu eta harrezkero gure bizitza zeharo eragindurik geratu da. Komunitatean ikusi eta entzundako mezuari ezin izan diogu uko egin gure bihotz eta kontzientzian. Jesusen Hitz berberak ziren, baina praktikara eramanak. Bere hitzek agindutakoa egi bihurtu ziren gure begien aurrean:

     Jesusek erantzun: “ Benetan diotsuet: Niregatik eta berrionagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, orain, mundu honetan, ehun halako etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur jasoko ditu, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia“. (Mk. 10:29).

     Horixe bera egin zuten oraingo ikasle talde honek eta Maisuak agindutakoa jasotzen hasiak ziran onezkero: Senide, anai-arreba eta guraso berri eta ugariagoak, baita etxeak ere, munduan zehar osatzen zihoazten komunitatetan.

     Gorputzak, bat izan arren, atal asko ditu, baina atal guztiek, asko izan arren, gorputz bat osatzen dute. Gauza bera gertatzen da Mesiarekin ere... Horrela, gorputzean zatiketarik ez dago eta atal guztiak bata besteaz arduratzen dira. (1Korin. 12:12, 25).

     Bestela baizik, elkar anima zaitezte egunero... (Heber.3:13).

     Niri itsatsirik bazaudete eta nire irakatsiek zuengan tinko irauten badute, eskatu nahi duzuena eta izango duzue. (Joan 15:7).

     Hauek dituzu guk han ikusitako gertakizun batzuk.

     Komunitatea osatzen zuten gizon-emakumeek bizitza eta pakea zuten. Bertan ez genuen espiritu erlijiotsu goibel eta aspergarri bat aurkitu, jende pizkor eta jatorra baizik, elkarlanean eta elkar laguntzen. Euren ospakizunak alaiak ziran, Aitari eta Yahxuari barkamenagatik bihotzez eskerrak emanez. Honi buruz bakoitzak bere azalpena ematen zigun, lehengo bizimoduan pakerik gabe eta kontzientzi zikin batekin bizi zirela azalduz... Baina komunitatearen bitartez Yahxua Jaungoikoaren semeagan sinistera iristsi ziranean, pakea, kontzientzi garbia eta benetako bizia jaso omen zutela... eta hori gauza nabaria zen gure begien aurrean...

 


Home

Publicaciones

 Dónde estamos

email